Emakumeek 72 kilometro luze eta 1.400 metroko malda duen ibilbidea proposatu dute
Bizikume, emakumeen txirrindulari taldeak ateraldia antolatu du uztailaren 1ean, igande goizeko 9etan Lesakan. Lesakako plazatik abiatuta, Bera, Ibardin, Urruña, Ziburu, Azkaine, San Inazio lepoa, Sara, Lizaietako lepoa eta Etxalarren barna, berriz ere herrira ailegatuko dira, 72 kilometro luze eta 1.400 metroko malda duen ibilbidea osatuta. Izena emateko (ekainaren 27a arte) eta informazio gehiagorako: bizikumebaztan@gmail.com
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.