Astelehenetik ortzegunera 17:30etik 19:30era bitarte eta ortziraletan 17:00etatik 19:00etara, aldizkariak eta liburuak (bai euskaraz, baita gazteleraz idatziak ere), haurrendako ipuin eta komikiak, margotzeko marrazkiak, eskulanak egiteko materiala… jarriko dute. Eguraldia lagun den egunetan eskainiko da zerbitzua eta materiala nahi duen orok erabili ahal izanen du.