Merienda-afaria eta joareak joz herriari itzulia egin ondotik, suak piztuko dituzte musikaz lagunduta
Ekainaren 23an, larunbatarekin ospatuko da aurtengoan San Juan bezpera eta suaren inguruan egitarau zabala prestatu dute Etxalarren ere. 20:00etan merienda-afaria eginen dute frontoian. Bakoitzak nahi duena etxetik eramanen du eta bertan janen dute, denek elkarrekin. 21:00etan joareak joz herriari itzulia emanen diote eta ondotik, musikaz lagunduta suak piztuko dituzte plazan. Eskola zaharren ondoan jarriko den kontenedorea egun horretarako paper eta kartoiak biltzeko izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.