Aranzadi Elkarteko arkeologoek tailerra eskainiko dute Arantzan ekainaren 22an

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 20a, 16:22

Ortziralean 18:00etan plazan, antzinako garaietan, sua nola egiten zuten erakutsiko dute, bertzeak bertze 

Zientzia elkarteko arkeologoak Arantzan izanen dira ekainaren 22an tailer bat eskaintzen. Bertzeak bertze, antzinako garaietan, sua nola egiten zuten erakutsiko diete hurbiltzen diren guztiei. Hitzordua ortziralean18:00etan plazan egin dute. Ondotik, arku-tiroan ariko dira frontoian.

 

Su kontuekin segituz, biharamunean, ekainak 23, San Juan bezpera denez, sua piztuko dute herriko bazter bat baino gehiagotan eta herritarrak haren bueltan saltoka ibiliko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun