Oinez doazenak, igandean 09:00etan abiatuko dira egoitzatik eta hameketakoa ere izanen dute ohiko lekuan (norberak eraman beharko du). Autobusean doazenak berriz, 11:00etan aterako dira su-hiltzaileen partetik, San Juan Xarreko mezara joateko. Gero bazkaria izanen dute Arantzako Burlada jatetxean honako menuarekin: pate, entsalada gularekin, arrain zopa, legatza, bildots errea entsaladarekin, sagar-tarta eta izozkia. Txartelak 31 eurotan eskuratzen ahal dira elkartearen ostatuan ekainaren 20ra arte.