Lasterketa-buruan hainbat kilometro egin zituen larunbatean, belaunean min hartua izanagatik
Txirrindularitza profesionalean bidea egiten ari da Beñat Txoperena igantziarra, Euskadi-Murias taldean. Taldeak Okzitaniako Erruta proban parte hartu du eta larunbateko etapan, lasterketa-buruan hainbat kilometro ihesean eman zituen Txoperenak saiatuenaren saria lortu zuen. Etapa hura eta sailkapen orokorra Movistar taldeko Alejandro Valverdek irabazi zuen.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.