Ttikien mailan, binaka, Julene Danboriena eta Aritz Larburuk 18-13 irabazi zieten Maddi Martinez eta Asier Telletxeari. Bertze kategoriatan buruz buru aritu dira: Alebin mailan, Markel Irazoki izan zen txapeldun, Aitor Azkarragari 22-15 irabazita. Infantil mailan, Joseba Telletxeak 22-15 irabazi zion Kemen Ansalasi. Azkenik, Kadete mailan, Xabier Telletxea izan zen txapeldun, Markel Etxarteri 22-13 irabazita.
Altxataren eskutik, txapeldunei Astore kamiseta bat eta beraien argazkidun giltzari bana oparitu zitzaien. Azpitxapeldunei berriz, pilota bana. Parte hartzaile guzien artean bi bisera zozketatu ziren eta hauek Lander Lasaga eta Oihan Irisarriri egokitu zitzaizkien. Txapelketari akabera ona emateko, berendu ederra egin zuten denak elkarrekin. Orain Bestetako haurren XXXII. Txapelketa jokatzen hasi dira abuztuaren 17an finalak jokatzeko.