Nafarroako Orkestra Sinfonikoak joko du ekainaren 22an Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 19a, 07:00

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du ortzirale arratsean Lesakako Kultur Etxean.

Harriondoa Kultur Etxean, ortziralean 20:00etan hasita 

Nafarroako Orkestra Sinfonikoak kontzertua eskainiko du ekainaren 22an, ortziralean 20:00etan Lesakako Harriondoa Kultur Etxean. Sarrerak sei eurotan salgai daude, aitzinetik Kultur eta Turismo Bulegoan eta egun berean Kultur Etxean.

 

Jesus Echeverriaren zuzendaritzapean, Anna Siwek (bibolina) eta Fco Javier Gomez (biola) ariko dira bakarlari. Sinfonía Concertante para violín, viola y orquesta K.364 (Wolfang Amadeus Mozart), La oración del torero Op. 34 (Joaqun Turina) eta Cinco danzas gitanas Op. 55 (Joaquín Turina) joko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun