Igantziko Biltoki Elkartearen 40. urteurreneko egitarau zabala prestatu dute ekainaren 23an

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 19a, 06:45
Igantziko Biltokikoak 25. urteurrena ospatzen 2003. urtean. Hamabortz urte gehiago ospatuko dituzte larunbatean.

San Juan bezpera eguna aprobetxatuz, egun guzian Elutxa txaranga ibiliko da herrian barna, Herriko Etxeak, Biltokik eta estankoak antolatuta 

Igantziko Biltoki Elkartearen 40. urteurrena ekitaldiz bete-betea prestatzen ari dira, San Juan bezpera eguna aprobetxatuz. Ginkana, Garagardo Besta, bazkaria, afaria, musika eta dantza izanen dituzte, bertzeak bertze.

 

Hementxe duzue egitarau osoa:

  • 10:00etan bazkideen arteko ginkana, joku ezberdinekin.
  • 11:30etatik eguerdira arte eta arratsaldez, Garagardo Besta.
  • 14:30etan bazkideen bazkaria elkartean.
  • 20:00etan afaria plazan (norberak eramandakoarekin).
  • 22.00etan San Juan suak plazan eta Ameli ipuin kontalaria.
  • Egun guzian Elutxa txaranga ibiliko da herrian barrena (Herriko Etxeak, Biltokik eta Estankoak antolatuta).
  • Arratsean dantzaldia Treku taldearekin.

Ekainaren 24an, San Juan egunez, goizeko 12:00etan izanen da San Juan Xarreko meza eta 14:00etan urteroko jubilatuen bazkaria, Baratzondon, Herriko Etxeak lagundurik. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun