Giro polita izan dute Lesakako Irain eskolako ikasturte bukaerako bestan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 18a, 11:32

Herri kirolak izan zituzten, Igantziko gaztetxoen eta Beti Gazteren laguntzarekin, bazkaria eta musika 

Lesakako Irain eskolako Guraso Elkarteak antolatutako ikasturte bukaerako Besta ospatu zuten ekainaren 16an. Larunbat goizeko 11etatik aitzinera tailerrak eta Herri Kirol erakustaldia izan zituzten Igantziko gaztetxoen eskutik. Ondotik, haur, gazte eta gurasoek soka-tiran tiraldi politak egiteko aukera izan zuten, Beti Gazteren laguntzarekin. Eguerdian eskolan bertan bazkari eder bat dastatu ondoren, musikarekin alaitu zuten bazkal ondorengo solasaldia. Giro ederrean joan zen egun osoa. Irain Eskolako Guraso Elkartetik adierazi dutenez, «bereziki eskertu nahi genieke Igantziko gaztetxoei eta Beti Gazteri beraien laguntza».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun