Auzoa ostatuak irabazi du Altzateko bestetako Pintxo Lehiaketa

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 18a, 10:10
Auzoa ostatuko lan-taldea, Altzateko bestetako pintxo lehiaketako irabazlea.

30 euroko bonoekin sarituak suertatu dira Aloña Lasaga, Veronique Tomasena eta Encarna Navarro 

Altzateko bestetako egitarauaren baitan ‘Pintxo-Jira’ izan da aurten berrikuntzarik handiena. Altzateko zazpi ostatuk parte hartu dute pintxo lehiaketan eta, hain zuzen, Auzoa ostatua izan da irabazlea, Iparraldeko Pintxoa izeneko mokaduarekin.

 

Iparraldeko pintxoak, tenperatura baxuan prestatuako ogi xigorraren gainean, porru-pastela, bakailao konfitatua pil-pil erarara, onddo fresko frijituak, pikillo-krema eta tipulina freskoa zeuzkan.

Bertze aldetik, lehiaketako pintxoak dastatuz eta puntuazioa emanez parte hartu duten pertsonen artean 30na euroko hiru txartel zozketatu ziren, parte-hartu duten ostatuetan gastatzeko. Aloña Lasaga, Veronique Tomasena eta Encarna Navarro suertatu dira saridunak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun