Bertso-poteoa, suzko zezena eta kontzertuak ere izan zituzten.
Larunbatean. Bera-Lesakako soinulariekin egindako bermuteo-kalejiraren ondotik, zikiro jatea izan zuten Uraldea karrikan. Bazkalondoa, Baionako Smalla Band taldeak animatu zuen. Batukada eta suzko-zezena ere izan zituzten larunbatean.
Bukatzeko, igandean, euskal dantzak, haur jolasak, funky dantzak eta pintxo-jirako zozketa egin zuten.