Altsasuko gazteen askatasuna eskatzeko eskualdeko mobilizazioa ekainaren 15ean eginen dute Lesakan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 15a, 11:20

Ortzirale arratsaldeko 7:30ean Plaza Zaharrean elkarretaratzea deitu du Ernaik

Altsasuko gazteen askatasuna aldarrikatzeko, eskualdeko mobilizazioa eginen dute ekainaren 15ean Lesakan, Ernaik deituta. Ortzegunean 19:30ean eginen dute elkarretaratzea Plaza Zaharrean, ‘Utzi bakean euskal gazteria, espainiar faxismoarekin hautsiz, Altsasukoak aske!’ goiburupean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun