Aurkeztutako zortzi lanen artean, donostiarrarenak irabazi du 400 euroko saria
Zortzi lanen artean Ibai Etxarri Elzaurdia donostiarrak egindako lana aukeratu du Epaimahaiak aurtengo Berako bestetako programaren azalean agertzeko. Honela, 400 euroko saria irabazi du. Kontrazalean Andrea Gouraud eta Nerea Fagoagaren lana azalduko da. Lehiaketa hau 2018ko Berako Bestetako egitarauaren azalean agertzeko jarri zuen abian Berako Bestetako Batzordeak.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.