Arantzako bestetako programarako azal lehiaketa deitu du bigarren aldiz Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 13a, 15:04
Arantzako bestetako programaren azalerako lanak aurkez ditzakete herriko neska-mutikoek.

Eskolan ari diren neska-mutikoek ekainaren 29ra arteko epea izanen dute lanak aurkezteko

Aurten, bigarren urtez, herriko bestetako programaren azalerako lehiaketa antolatu du Arantzako Udaleko Kultura Batzordeak, haurrei zuzendua. Arantzako eskolan ari diren 6 eta 14 urte bitarteko ikasleek parte hartzen ahal izanen dute eta bakoitzak nahi adina lan aurkezten ahal izanen ditu. Kolorezkoak izan beharko dute eta A4 formatuan eginak. Nahitaez agertu beharreko testua Arantzako bestak 2018. Abuztuaren 14tik 17ra izanen da. Lanak ekainaren 29ko 13:00 arte aurkezten ahal izanen dira Herriko Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun