Jon Olaizola lesakarra Espainiako txapeldun Federazio arteko txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 12a, 07:38
Eskuz Nafarroa suertatu zen txapeldun Espainiako Federazio arteko txapelketan.

Buruz buruko finalean irabazi zion Errioxako Rodrigo Marin-i

Nafarroako esku pilotako selekzioa Espainiako federazio arteko txapeldun suertatu da larunbat honetan. Iruñeko Labriten jokatutako banakako eta binakako finalak irabazi zizkion Errioxari. Buruz burukoan, Jon Olaizola lesakarrak Rodrigo Marin hartu zuen menpean (10-4 eta 10-8) eta binakakoan, Eneko Yoldik eta Iosu Bergerak Javier Zabala eta Pedro Ruiz-i irabazi zieten (10-7 eta 10-6).

 

Aipatzekoa da Jon Olaizolak daraman ekain hasiera. Izan ere, ekainaren 2an, Elkarpelotak antolatutako buruz buruko txapela ere jantzi zuen senior mailan, Elizalde iturendarrari 22-4 irabazita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun