Sexu erasoen kontrako elkarretaratzea deitu dute Beran ekainaren 11n

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 11a, 10:09

Astelehen arratseko 8etan Mukixu zubian

Joan den astean Berako bi emakumek salaketa bana jarri zuten, sexu erasoaren biktima izan zirela salatuz.. Horren ondorioz, eraso sexisten aurkako protokoloa aktibatu dute Goldatz Berako Emakume Feministen Taldeak, Berako Udalak eta Bortzirietako Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak. Ekainaren 11n, astelehenean 20:00etan elkarretaratzea deitu dute Mukizu zubian.

 

Goldatzek, Udalak eta Mankomunitateak ohar bateratuan, «argi» utzi nahi izan dute «era guztietako eraso sexisten kontra gaudela eta emakumeen kontrako indarkeria orori aurre egiteko ahalik eta baliabide gehien jartzen ari garela». Adierazi dutenez, emakumeen kontrako indarkeria «patriarkatuak sortutako egiturazko arazo sozial bat da, eta horri aurre egiteko beharrezko erremintak indartzen ari gara: bertzeak bertze, protokolo bat, prebentzio politika eta autodefentsa feminista».

Gisa berean, «ezetza, beti eta edonon ezetz dela» oroitarazi dute, eta «babes osoa» helarazi nahi izan diete erasoa jasan duten bi emakumeei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun