Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua eginen dute Beran ekainaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 7a, 11:31
Ricardo Baroja eskolako arkupetan bilduko dira ekoizleak.

Hilabeteko bigarren larunbatean, 10:00etatik 13:30era eskolako arkupeetan

Baztan-Bidasoaldeko ekoizleen produktuen merkatua izanen da ekainaren 9an, hilabeteko bigarren larunbatean 10:00etatik 13:30era Berako Rikardo Baroja eskolako arkupetan. 

 

Merkatu hau hilabetero antolatzen hasi zen iaz Berako udala, hilabeteko bigarren larunbatean. Bertan, barazkiak, gasnak, eztia, sagardoa, arraultzeak eta bertze produktuak erosteko aukera izanen da, denak gure eskualdean ekoiztuak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun