Berako Abesbatzak kalejira eginen du herrian ekainaren 9an

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 7a, 07:31
Berako abesbatza karrikaz karrika ibiliko da larunbat arratsaldean.

Larunbatean 17:30ean Agerratik hasita

Ekainaren 9an, Berako Abesbatzak kalejira eginen du herrian barna, 17:30ean Agerratik abiatuta.  Nolabait ikasturteari akabaila eman nahi diote larunbateko kalejira honekin, nahiz eta entsaiatzen segituko duten ekainean. Agerratik abiatuta, San Esteban, Herriko Etea, Legia, Altzate, Illekueta, Xuga, Errekalde, Kanttonberri, Iturlandeta eta Euskaldunan bukatuko dute ibilbidea, bertan afaltzeko.

 

Berriki Sodupen (Bizkaia) kantari aritu da Berako Abesbatza, baita azken bi igandetan ere, lehen jaunartzetan eta Bestaberri eguneko mezan.

Hurrengo ikasturterai begira, San Esteban eguneko mezaz gain, Sodupeko abesbatzarekin trukea eginen dute urrian, abenduan Queimadaren Kofradiaren kapitulu berri batean parte hartuko dute abenduan eta urte bukaerarako utzi dute ekitaldi nagusia, Berako Musika Eskolako txistulariekin batera kontzertua eskainiko baitute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun