Berako udal igerilekuak ekainaren 7an irekiko dituzte

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 6a, 15:00

Berako igerilekuan, bestetako txapelketa.

Abonamenduak egiteko epea ireki da eta ikastaroetan ere izena eman daiteke

Ekainaren 7tik irailaren 9ra arte, 11:00etatik 20:00etara irekiko dituzte Berako udal igerilekuak. Abonamenduak ekainaren 4tik 6ra egin daitezke kiroldegian eta ekainaren 7tik aitzinera igerilekuan bertan.

 

Uda osoko familia abonua (15 urte arteko haurrak doan), 83,50 eurokoa da; 65 urtetik goitikoei 21,50 euro ordainduko dute; 16 urtetik goitikoek 44,50 euro; 10 eta 15 urte artekoek 32 euro eta 4-9 urteko haurrrek 21,50 euro.

Eguneko sarrera, berriz, 65 urtetik goitikoendako 2,20 euro, helduentzako 4,50 euro, gazteentzako 3,50 euro eta haurrentzatko 2,20 euro izanen da.

Ikastaroetarako izen-ematea, berriz, ekainaren 4tik 14ra egin daiteke kiroldegian.

Haurren ikastaroetarako laguntza ematen du Berako Udalak eta guttienez 10 lagun beharko dira ikastaroa emateko. Arkupeak elkarteko bazkideek ere deskontuak dituzte aktibitateetan.

Igerilekuan igeriketa eskainiko dute, baina horretaz gain, kiroldegian ziklo indoor, pilates, entrenamendua suspentsioan eta ziklo gaztea egin daiteke, baita muskulazio gelarako abonamendua ere.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun