Oinarriak eta baldintzak
-Kartelak formatu digitalean aurkeztu behar dira 300pp erresoluzioarekin eta bertikalean, edota kartulina edo paper lodian A3 neurrian. Azalak berriz, A4 neurrian aurkeztu behar dira eta argazkiz edo marrazkiz eginak behar dute, bertikalean. Bietan teknika librea erabili daiteke.
-Kartelean eta azalean “Etxalarko bestak 2018. Abuztuaren 14tik 18ra” testua agertu behar da nahitaez.
-Lanek jatorrizkoak eta inon argitaratu gabeak izan behar dute.
-Lanak ekainaren 15eko 19:30baino lehen aurkeztu behar dira Etxalarko kultur etxean edo kulturetxea@etxalar.eus helbidean. Goitizen bat jarri behar da, eta aparteko gutunazal batean erantsiko dira egilearen datuak.
Sariak eta informazio osagarria eskuratzeko bitartekoak
Kartelaren irabazleak 50 euro eta Herriko Ostatuan bi lagunendako otordua jasoko ditu; azalaren irabazleak, berriz, 100 euro. Informazio gehiago jaso edota zalantzak argitzeko kulturetxea@etxalar.eus edo 948635386.