Lesakako XIV. Mendi Itzulia ekainaren 10ean eginen da

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko eka. 6a, 06:40

Ibilbide ikusgarriak izanen ditu aurten ere Lesakako Itzuliak.

32 eta 23 kilometroko ibilbideak izanen ditu aukeran 

Lesakako Mendi Itzulia hamalaugarren urtez antolatu du Beti Gazte elkarteak, Udalaren eta Mendi eta eskalada Kirolen Nafarroako Federazioaren laguntzaz. Ekainaren 10ean, igande goizeko 7:00etatik 7:30era abiatuko dira mendizaleak eta bi ibilbide izanen dituzte aukeran. 

 

Laburrena, 23,7 kilometro luze eta 1.125 metroko desnibela duena, plazatik abiatu eta Meaka, Gardelsoro, Gardelkopagoeta, Elutxa, Apittu eta Sastrin barna jautsiko da herrira, berriz ere plazan helmugaratzeko.

Luzeenak, 32 kilometro luze eta 1.850 metro desnibela duenak, ibilbide beretsua izanen du, baina Gardelkopagoetatik San Antonera jautsi eta Aritxulegin barna ibilbide laburrarekin bat eginen du Elutxan.

Izen ematea egin daiteke www.mendizmendi.com webgunean egin daiteke, baina larunbatean, ekainaren 9an, apuntatzeko aukera izanen da Beti Gazte elkartearen egoitzan, 17:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun