Berako institututik azaldu dutenez, «inguruko ekoizle agrokologikoengandik lortutako elikagaiek, ingurumena, lurra, ura eta osasuna zaintzen dituzte eta horrez gain, bidezkoak diren lan harremanak bermatzen dituzte». Azoka antolatuta, «munduko komunitate guztiek elikagai osasuntsuak ekoizteko eta jateko aukera defendatzen duen Elikadura Subirautzarako urrats ttiki bat» eman nahi izan dute.