150 metro kubiko inguru izanen ditu biltegiak eta Eltzaurdia auzoa zeharkatzen duen uraren hodia ere berrituko da, bi hodi jarriz, bat ura ekartzeko eta bertzea etorkizunean ura herritik gotti ponpatu ahal izateko.
Ur biltegi honekin Eltzaurdia auzoko uraren kalitatea hobetuko da eta etorkizunean Ibardinera herritik ura eramateko ere balioko du bertan ura ponpatzeko instalazioak jarriz.
Kontratazio atarian, proiektu honen obra egiteko interesa duten enpresek eskaintzak aurkezteko dokumentazioa jarriko da.