Zakurren errabiaren kontrako txerto kanpaina eginen da egunotan Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2018ko eka. 5a, 06:56

Ekainaren 6tik 14ra eginen du albaitariak eta identifikazio-mikrotxipak ere jarriko ditu

Zakurren identifikazio eta errabiaren kontrako txerto kanpaina ekainaren 6tik 14ra eginen dute Bortzirietan. Gogoratu behar da lau hilabetetik goitiko zakur guziei errabiaren kontrako txertoa eta identifikazio-mikrotxipa paratu behar zaiela eta bi urtero txertoa berritu behar zaiela.

Ekainaren  6 eta 7an, asteazken eta ortzegunean, 16:00etatik 19:00etara Berako Elektrobian izanen da (Kultur Etxeko aparkalekuan).

Ekainaren 8an, ortziralean, 16:00etatik 19:00etara Etxalarko Mataderoan izanen da.

Ekainaren 11n, astelehenean, 16:00etatik 18:00etara Arantzako udaletxeko arkupetan izanen da.

Ekainaren 12an, asteartean, 16:00etatik 18:00etara Igantziko aparkalekuan izanen da.

Ekainaren 13an eta 14an, asteazken eta ortzegunean, Lesakako suhiltzaileen parkean izanen da, 16:30etik 18:30era.

Txertoaren prezioa 21 eurokoa da, identifikazioarena bakarrik 31 euro, identifikazio eta txertoarena 41 euro eta jabe aldaketarengatik 10 euro ordaindu beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun