Gure Txokoako dantzariez gainera, Legazpiko Korosti, Lezoko Murixka eta Lesakako Tantirumairu taldeko dantzariak karrika eta auzoetan ibili ziren
Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Gure Txokoa Elkarteak Dantzari Ttiki Eguna ospatu du larunbat honetan. Aurtengoa hogeita laugarren edizioa izan da eta Gure Txokoako dantzariez gain, Legazpiko Korosti, Lezoko Murixka eta Lesakako Tantirumairu dantza taldeetakoak bildu dira.
Harrera egin ondotik, herriko karrika eta auzoetan ibili ziren dantzariak. Eguerdian Altzateko plazan jaialdia egin zuten. Arratsaldean, Oharkabe taldearekin dantzaldia izan zen Altzateko plazan.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.