Margolanak entregatu ondotik, beraien margolanak ikusteko aukera izan zen Alondegiko arkupetan. Arratsaldean banatu zituzten sariak Mertxe Antzizar, Lesakako Zerbitzuen Elkarteko ordezkariak eta Patxi Saenz, Beti Gazteko ordezkariak.
Umeen artean, Lehen Hezkuntzako lehen eta bigarren mailako ikasleen artean, lehen saria Akior Martinez Hernandezentzat izan zen eta bigarrena Zihara Taberna Urrarentzat. LHko 3. eta 4. mailako ikasleen artean, Ainize Martinez Olazabalek eraman zuen lehen saria eta Maddi Hoyos Eguzkiagirrek bigarrena. LHko bosgarren eta seigarren mailakoen artean, lehen saria Maitane Erkizia Arburuak eskuratu zuen eta bigarrena Kattalin Txoperena Lacarrek.
Helduen artean, berriz, bortz finalista izan ziren: Esteban Oroz Aizpun, Juan Carlos Aresti Pérez, Carlos Espiga Alonso, Jon Idigoras Mugertza eta Fernando Ureta Castelo. Hauen artean, 500 euroko lehen saria Ermuko (Bizkaia) Jon Idigoras Mugertzak eskuratu zuen eta 300 euroko bigarren saria Artziniegako (Araba) Fernando Ureta Castelok. Herriko margolariek egindako margolan onenari emandako 150 euroko saria, Javier Fagoaga Iantzik eskuratu zuen.
Epaimahaia Juan Carlos Pikabea, Javier Igoa eta Xabier Sagarzazu margolariek osatu dute.
Margolariekin batera, II. Argazki Rallyko argazkilariak ere ibili ziren karrikaz karrika. Lehiaketa honen saridunak aitzinerago jakinaraziko ditu Beti Gaztek.