Ekainaren 14an, 07:30ean abiatuko dira suhiltzaileen parketik eta Milagrora joanen dira. Bertan hamaiketakoa hartuko dute eta ondotik Calahorrako merkatua bisitatuko dute. Gero, Milagrora itzuliko dira, El Montecillo jatetxean bazkaltzera. Entsalada Tuterako kogolloekin, otarrainxkak Bellavista erara, fritoak, zainzuri krema arina, bildoskia egur labean errea eta postrea izanen dute, ardoa, ura, gaseosa, kafea eta txupitoarekin bustia. Bazkalondoan, herrira bueltan Erriberrin (Olite) geldituko dira.