Ekainaren 2a
16:30ean Etxalarko II. Ardi zakur lehiaketa eginen da Errotapareko belatian. 19:00etan Etxalarko dantzarien saioa frontoian. 22:00etan Herriko musikarien Jam Session Herriko Ostatuan.
Ekainaren 3a
10:30etik 14:00etara eskulangileen erakusketa eta salmenta frontoian. Goizean ardien ile mozte erakustaldia.
10:00etatik 11:30era lehiaketako ardi gasnen harrera.. Bortziriak, Malerreka, Baztan, Urdazubi, Zugarramurdi eta Leitzaldean bizi diren artzain edo gasna egileak parte har dezakete. Ardi latxaren esne gordinarekin egindako gasna txapelketa da. Lehiaketarako gasnak gutxienez 60 egunez onduak izan behar dute. Egile bakoitzak gasna bakarra aurkez dezake. Gasna bakoitzaren truke 15 euro emanen da.
Gasnak ekainaren 3an, 11:00 baino lehen ekarri beharko dira Etxalarko plazara. Hauek izanen dira sariak: Irabazleak 120 euro, bigarrenak 90 euro eta hirugarrenak 75 euro. Etxalarko gasnen artean lehenengoak 50 euro eskuratuko ditu eta bigarrenak 30 euro. Gasnak lehiaketa honen antolatzaileen eskutan geldituko dira. Informazio gehiago nahi izanez gero, 619 236611 edo 697 397567 telefonora deitzen ahal dute. Lehiaketaz gain, bertze ekit
12:30ean Etxalarko trikitilarien saioa.
13:30ean XXVI. Eskualdeko Ardi Gasna Lehiaketako sari banaketa.
14:00etan kantu bazkaria Harkaitz Allur eta Maddalen Arzallusek girotua. Bazkarian gasna lehiaketara aurkezten diren gasnak dastatzeko aukera izanen da.
Egun osoz eskola zaharretan Etxalarko eskulan ikastaroko lanak ikusgai egonen dira eta goizean Iriondoan baserriko lan tresnen erakusketa.