Emakumezkoen pala txapelketa jokatuko dute ekainaren 15ean Eztegara pilotalekuan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 30a, 08:25

Ekainaren 13ra bitarte eman daiteke izena 661 772065 telefonora deituz

Ekainaren 15ean, ortziralean, emakumezkoen pala txapelketa izanen da Berako Eztegara pilotalekuan. Teniseko pilotarekin jokatuko den txapelketan parte hartu nahi duen bikote bakoitzak bortz euro ordaindu beharko ditu. Interesa dutenek 661 772065 telefonora deitu beharko dute, ekainaren 13a bitarte. Bakarrik dauden jokalariei bikote bat bilatzen lagunduko dutela ere jakinarazi dute. Irabazleek sari ederrak irabazi ahal izanen dituzte eta parte-hartzaile guztiek afari ederrarekin borobilduko dute arratsaldea.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun