XXIV. Dantzari Ttiki Eguna larunbat honetan eginen dute Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 30a, 07:38
Iaz Eztegara pilotalekuan egin behar izan zuten jaialdia, eguraldiagatik.

Herrikoez gainera, Legazpi, Lezo eta Lesakako dantzariak karrika eta auzoetan bilduko dira 

Urteroko hitzorduari hutsik egin gabe, Gure Txokoa Elkarteak Dantzari Ttiki Eguna antolatu du larunbat honetan, ekainak 2. Aurtengoa XXIV. edizioa izanen da eta Gure Txokoako dantzariez gain, Legazpiko Korosti, Lezoko Murixka eta Lesakako Tantirumairu dantza taldeetakoak bilduko dira.

 

10:00etan harrera egin ondotik, 10:30ean herriko karrika eta auzoetan ibiliko dira dantzariak. 12:30ean Altzateko plazan jaialdia eginen dute eta eguraldi txarra eginez gero, Eztegara pilotalekuan bilduko dira. Ondoren, Gure Txokoa elkartean, kanpoko ikasleak bertak ikasleen etxetara banatuko dituzte (irakasle guztiek Gure Txokoa elkartean izanen dute bazkaria). Arratsaldean, 16:00etatik 18:00etara Oharkabe taldearekin dantzaldia izanen da Altzateko plazan.

 

Bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte ortziralean

Ez da asteburuko kultur hitzordu bakarra izanen Beran. Izan ere, ortziralean, ekainak 1, Baztan-Bidasoko bertsopaper lehiaketako sariak banatuko dituzte 18:00etan Kultur Etxean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun