Aipatzekoa da Lanzaroteko probako ibilbidea aldatua zela, txirrindularitza tartean batez ere gogorragoa zen eta hortaz, aitzineko urteetan baino denbora gehiago behar izan zuten kirolari guztiek. Lesakarrak ordubete, 18 minutu eta 51 segundo behar izan zituen igeriketako tartea egiteko, 5 ordu, 53 minutu eta 26 segundo bizikleta gainean eta 3 ordu, 29 minutu eta 6 segundo maratoian.
Gizonezkoen podiuma Alessandro De Gasperi italiarrak, Ivan Raña espainiarrak eta Cyril Viennot frantziarrak osatu zuten eta emakumezkoetan, Bretainia Handiko Lucy Gossage eta Simone Mitchelek eta Danimarkako Michelle Vesterbyk.