Lantalde haundia du herri-antzerki honek gibelean, eta tartean bada aranztar bat: Aitziber Almandoz Larralde aktore lanetan aritu da.
Oroimen Zelaia egitasmoa
Bertzetik, aipatu, Harritik Hazia esperientziatik Emakumeen Oroimen Zelaia egitasmoa sortzeko lehenbiziko pausuak eman dituztela, hau da, emakumeen istorioak biltzeko eta trukatzeko lanean ari direla.
Helburu honekin, joan den urteko antzerki emanaldien bukaeran ikusleei haziak eman zizkieten urtean zehar erain ditzaten eta uztailean zelaira eramateko.
Zelai hori Arantza herrian izanen da, udaletxeak utzitako eremuan. "Emakumearen Oroimen Zelaia" uztailaren 15ean inauguratuko dute besta eta arte emanaldiaren bitartez. Harat haziek emandako landareak eta landareekin batera gure zonaldeko emakumeen istorioa edo istorioak eramanen dituzte.
Garrantzi handiko iniziatiba da, irautekoa, eta nahiz zelaia Arantzan kokatua izan, Bortzirietako zelaia izanen da.