Hitzordua maiatzaren 19an izan zen mankomunitateko pabilioian. Bertan, bizilagunek bi konpost mota hartzeko aukera izan zuten, biak ere hagitz kalitate onekoak:
• Galbahetik pasatutako konposta: lorontzietan erabiltzeko konposta galbahetik pasatzen da oraindik desegin ez diren hondakinik handienak eta gogorrenak kentzeko. Horrela, konposta finagoa eta politagoa gelditzen da gure loreei emateko.
• Galbahetik pasatu gabeko konposta: Baratzetarako ez da beharrezkoa lan hori hartzea, eremu zabalagoan erabiltzen dugulako eta konposta lurrarekin nahasi eta gero lurrari buelta ematen diogulako. Horrela, hondakin horiek bere deskonposaketa prozesua bertan bukatzen ahal dute.
Galbahetik pasatutako konpost gutxiago genuenez aurten, familiako 2 zakutara mugatu zen. Galbahetik pasatu gabeko konposta, aldiz, nahi adina hartzen ahal zen.
Konposta eskatzeko Mankomunitatera deitu
Bertze urteetan baino beranduago egin denez banaketa, batzuek jada lurra edo lorontziak prest zituzten eta jende gutxiago hurbildu zen. Horregatik konposta sobratu zen, beraz hondakin organikoak bereizten duen norbaitek nahi badu Mankomunitatera deitzeko aukera du, hurrengo egunetan banatuko baita oraindik gelditzen dena.