Ikasketa bukaerako ekitaldia egin dute Toki Ona Institutuan maiatzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 28a, 09:03
101 ikaslek bukatu dituzte aurten ikasketak Toki Onan eta oroigarria jaso zuten.

Ikasketak bukatu dituzten 101 ikasleei orlak eman dizkiete 1970eko promozioko ikasle ohiek 

Berako Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat ospatu zuen maiatzaren 25ean: ikasturte honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleei errekonozimendu ttiki bat egin zaie eta orlak eman dizkiete ortzirale arratsaldean, Berako Kultur Etxean egin duten ekitaldian.

 

Ikasturte honetan Toki Ona Institutuan 101 ikaslek bukatu dituzte beraien ikasketak, horietako 20 Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasleak izan dira, 63 Batxilergokoak eta 18 Lanbide Heziketako Erdi Mailakoak.

Bertzalde, eta aurten institutuan ospatzen ari diren 50. Urteurrena kontuan hartuz, lehenbiziko promozioko ikasle-ohi batzuk egin zuten orlen banaketa, zehazki beraien ikasketak 1970. urtean bukatu zituzten hauek: Manolo Taberna, Jose Mari Maia, Belen Arribillaga, Luis Mari Retegi eta Juan Miguel Almandoz.

Kultur Etxeko ekitaldiaren ondotik, Beralandetan luntxa izan zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun