Hilabeteko lansari garbia 1.131 eurokoa izanen da eta esleipendunak 100 euroko fidantza jarriko du kontratua sinatzerakoan. Lan kontratua ekainaren 22tik abuztuaren 27ra izanen da, 11:00etatik 20:00 arte, jai egunak barne.
Ostatuaz eta sarreraz arduratuko den langile bat ere behar da; lan hau bi lagunen artean ere egin daiteke, soldata proportzionalki banatuz. Hilabeteko lansaria 786 eurokoa izanen da. Oinarrizko lan sari honi, eguneko sarrerak eta ostatuko irabaziak gehitu behar zaizkio.