Ikasketa bukaerako ekitaldia eginen dute Toki Ona Institutuan maiatzaren 25ean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 24a, 15:14
50. urteurreneko hainbat ekitalditan bezala, orlen banaketan ere protagonismoa izanen dute ikasle ohiek.

Ikasketak bukatu dituzten 101 ikasleei orlak emanen dizkiete beraien 1970eko promozioko ikasle ohiek

Berako Toki Ona Institutuak Ekitaldi Akademiko berezi bat antolatu du maiatzaren 25erako: ikasturte honetan beraien ikasketak bukatu dituzten ikasleei errekonozimendu ttiki bat eginez zaie eta orlak banatuko dituzte ortzirale arratsaldeko 6etan, Berako Kultur Etxean eginen duten ekitaldian.

 

Ikasturte honetan Toki Ona Institutuan 101 ikaslek bukatu dituzte beraien ikasketak, horietako 20 Lanbide Heziketako Goi Mailako ikasleak izan dira, 63 Batxilergokoak eta 18 Lanbide Heziketako Erdi Mailakoak.

Bertzalde, eta aurten institutuan ospatzen ari diren 50. Urteurrena kontuan hartuz, lehenbiziko promozioko ikasle-ohi batzuk eginen dute orlen banaketa, eta zehazki beraien ikasketak 1970. urtean bukatu zituzten hauek: Manolo Taberna, Jose Mari Maia, Belen Arribillaga, Luis Mari Retegi eta Juan Miguel Almandoz.

Kultur Etxeko ekitaldiaren ondotik, Beralandetan luntxa eskainiko dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun