Toki Ona Institutuaren 50. urteurreneko besta giro ederrean

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 23a, 14:39

Berako Toki Ona institutuak besta giroan borobildu zituen 50. urteurreneko ospakizunak, maiatzaren 19an. Goizean ate-irekien jardunaldia egin zuten eta ateak zabalik egon ziren institutua ikusi nahi zutenentzat. Eguerdian, 120 bat lagun bildu ziren bakaltzera eta ondotik, Agerralderen musika doinuekin, kantari eta dantzan aritu ziren. Guraso Elkartearen 40. urteurrena ere, egun berean ospatu zuten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun