2016ko otsailean abian jarri zuen Etxerat elkarteak “Dispertsioaren hegiak” izeneko egitasmoaren bigarren atala abian jarri dute aurten. “Dispertsioaren hegiak”, egungo espetxe politikaren bazter eta profil guztiak ikustarazteko ekimena da. Aurretik, lehenbizi, “Dispertsioaren haurrak” abiarazi zuten, ia ezezaguna zen errealitate bat hurbildu nahi zioten eta hurbildu nahi diote gizarteari gaur ere: euren bizitza, garapena, afektibitatea eta etorkizuna baldintzatzen duen salbuespeneko neurrien mende dauden haurrak dira.
Bigarren hegi bat abian jarri dute oraingoan; “Adin nagusikoak/gaixorik dauden senideak eta dispertsioa”. Urrunketak pertsona ahulenengan duen eragina jakinaraztea dute helburu; adin nagusiko pertsonak hain justu eta baita ere, gaixotasunak direla medio, hain urrun dauden espetxeetara haien senide eta lagunak bisitatzera joan ezin direnak.