Lesakan Eskol-Ttiki ludoteka ere izanen dute uda honetan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 21a, 07:08

Izen-ematea zabalik dago eta uztailaren 16tik abuztuaren 31ra eskainiko dute

Lesakan, bertze eskaintza bat ere izanen dute 3 eta 12 urte arteko neska-mutikoek uda honetan, Eskol-Ttiki ludoteka, Lesakako Udalaren eta Lagunekin Jolasean aisialdi taldearen eskutik. Uztailaren 16tik abuztuaren 31ra eskainiko dute (09:00etatik 13:00etara, baina ordutegi malgua izanen da).

Gehienez ere 22 haur onartuko dituzte, hurrenkeraren arabera onartuko direnak.

Izen-ematea maiatzaren 21etik eikainaren 22ra egin daiteke Turismo-Kultura Bulegoan edo 948 638007 telefonora deituz. Kuotei dagokienez, uda osokoa 130 euro izanen da, aste batekoa 25 euro eta egunekoa 8 euro

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun