Mugaz Gain Antzerki jaialdiko azken jardunaldia izanen dute gaur Beran

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 18a, 08:11

DBHkoen ondotik, Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da aste honetan 

Mugaz Gain antzerki jardunaldiak abiatu ziren joan den astean Berako Kultur Etxean, Antzerki eta Eskola Elkarteak antolatu eta Berako Udalak eta Berako Kultur Batzordeak lagunduta. Joan den astean Berako eta Oiartzungo DBHko ikasleak aritu ziren eta aste honetan herriko Lehen Hezkuntzako ikasleen txanda da. Maiatzaren 17an, ortzegunean Labiaga Ikastolako LH5ek ikasleek ‘Zoriontasunaren bila, oztopoak mila’ eskaini zuten, Ricardo Baroja eskola publikoko LH6ko  ikasleek ‘Basoa’ eta ‘Denboraren makina’ eta Ricardo Baroja eskolako LH2ko ikasleek ‘Txanogorritxo eta otsoa’.

 

Maiatzaren 18an, ortziralean, izanen da azken jardunaldia. 10:00etan ‘IBIZI#XXI’ antzezlana eskainiko dute Jesusen Bihotzako LH4 koikasleek. 12:00etan ‘Emozioen besta?’ taularatuko dute Ricardo Barojako LH5eko ikasleek. Bezperan bezala, emanaldi hauek ikastetxeetako ikasleei zuzendua izanen da eta sartzeko euro bana kobratulo da, baina arratsaldez, ateak zabalik eskainiko dituzte emanaldiak, 18:00etan hasita. Hemen 2 euro kobratuko dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun