Neguan pilatutako konposta banatuko dute maiatzaren 19an Bortzirietan

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 17a, 06:30
Mankomunitateak Alkaiagan duen nabean eginen dute banaketa.

Larunbatean 11:00etan Hiri Hondakinen Mankomunitateak Alkaiagan duen pabiloian

Azken urteetan bezala, aurten ere neguan pilatuta konposta banatzeko asmoa du Bortzirietako Hiri Hondakinen Mankomunitateak, baratzetan edo balkoiko loreontzietan erabili ahal izateko. Maiatzaren 19a (larunbata,  11:00etan izanen da hitzordua Bortzirietako Mankomunitateak Alkaiagako poligonoan duen pabiloian. Bortzirietan etxe edo auzo konposta egiten dutenentzat izanen da aukera eta norberak bere zaku, poltsa, kubo edo dena delakoa ekarri beharko du konposta garraiatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun