Arberoa Ikastolako ikasleek Igantzi bisitatuko dute maiatzaren 17 eta 18an

Ttipi-Ttapa 2018ko mai. 16a, 07:46
Arberoa ikastolako ikasleak, jarduera batean.

Baxenafarroako Donamartirin daukate egoitza 80 ikaslek

Maiatzaren 17 eta 18an Igantzin izanen dira Nafarroa Behereko Arberoa Ikastolako ikasle eta irakasleak, bi egun horiek herria ezagutu eta Igantziko eskolakoekin hainbat ekintza konpartitzeko asmoarekin. 

 

Donamartirin daukate egoitza eta 80 ikasletik goiti ari dira bertan ikasten, Seaskaren sarearen barrenean. Eskolaren erdia laister moldatuko dute baina oriangoz barrakoietan ari behar izaten dute lanean. Igantzirainoko bidearen azken zatia bizikletaz egitea pentsatu dute, trenbidez, tikiak Beratik abiatuta eta koxkorrenak Behobiatik. Dantza irakasle bera daukatenez, entsaio bat eginen dute elkarrekin bi eskoletako ikasleek.   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun