Giltzarri abesbatzarekin batera, Burgosko Ganbera Abesbatza eta Azkoiengo Udal Musika Eskolakoa aritu dira larunbat arratsean komentuan
Giltzarri Abesbatzak, Lesakako udalaren laguntzaz antolatutako Bortzirietako Abesbatzen III. Topaketa ospatu zuten maiatzaren 12an, Harriondoa Kultur Etxeko komentuan. Giltzarrirekin batera, Burgosko Isabel I Unibertsitateko Ganbera Abesbatza eta Azkoiengo Udal Musika Eskolako Abesbatza aritu ziren kantari. Lehenik, hiru abesbatzak bakoitza bere aldetik aritu ziren eta gero, elkarrekin abestu zuten.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.