Raíces ikuskizunak hainbat arte uztartu ditu: musika, drama, narrazioa... Pertsonaia nagusiaren bitartez, venezuelar jatorria duen gazte bat, gizon baten istorioa kontatzen da. Nafarroan jaiotako gaztearen aitatxik, gudaren ondotik atzerrira joan behar izaten du sekula etxera itzultzeko aukerarik izan gabe. Urte batzuk beranduago, bere biloba Nafarroara itzultzen da, oinordetzan hartutako liburuxka zahar bati esker aitatxiren oroitzapenak aurkitu eta gogora ekartzeko.
Guzti hau musika tradizionalarekin eskutik hartuta eginen du, oraingoan, biolina, biolontxeloa, eskusoinua, txistua eta perkusioarekin era berri eta desberdin batetan interpretatuta. Zuzenean jotako musikarekin milimetrikoki sinkronizatuak dauden eszena eta proiekzio desberdinekin erabat bateratuta dauden fandangoak, balsak, mazurkak eta polkak.