Bertan, Udalbatzaren asmoak azaldu zituen Alkateak eta ondotik gaia gehiago jorratzeko aukera izan zen eztabaidaren bitartez. Azkenik, bozketan %80ak eman zuen bere iritzia, 173 kidek beraz. 122 bozka izan ziren aldekoak, beharrezkoa denean bertatik ateratzearen aldekoak, alegia. 47, berriz, kontrakoak. Gainekoak xuriak edo nuloak izan ziren. Oraingoz erabaki ez dena da zein izanen den elkartearen egoitza oraingotik atera ondotik.
Baiezkoa nagusituz gero, gertatu den bezala eta gaiari segida emateko, bi aukera aurreikusiak ditu Juntak: Elizatean eginen den moldaketan Udalbatzarekin esku hartzea, egin beharreko aldaketetan bere iritzia emanez. Bertzea, zenbait bazkideren proposamenak kontuan hartuta, inbertsio bat egitea litzateke, etxe edo lokal baten jabe egitea, alegia. Ez dago oraindik hitzordurik erabaki hori hartzeko.