Gai ordenari dagokionez, hasteko, 2017eko apirilaren 22ko Batzar Orokorreko akta irakurriko da, eta bazkideek onartuko dute, ontzat jotzen badute. Ondotik, sail ezberdinetako arduradunekin batera, 2017eko ekintzen inguruan solastuko dira, 2017eko kontuen balantzea aztertuko dute, eta 2018rako aurreikusiak dauden ekintzak aipatuko dituzte, bertzeak bertze. Azkenik, galde-eskeen txanda izango da batzarrari bukaera emateko.