Joan den uztailaren 21ean, 22an eta 23an, oroimen historikoan oinarritutako Harritik Hazia herri-antzerkia taularatu zuten Berako Kultur Etxean. Haur, gazte eta helduen antzerkilari talde bat bildu eta 1936an Beran gertatutakoaz antzezlan bat prestatu zuten, gerrari buruzko gogoetak sortuz, eta historia liburuetatik kanpo utzitako emakumeei protagonismoa emanez. Ekimen arrakastatsua izan zen, hiru egunetan jendetza bildu baitzen Beran antzerkia ikustera.
Antzerki horixe bera egitekoa zuten larunbat honetan Arantzan, baina azkenean hiru asteren buruan eginen dute, ekainaren 2an.