Felix Errandonea XLI. Memoriala larunbatean
Maiatzaren 5ean, larunbatean 17:00etan abiatuko da Gure Txokoa elkarteak antolatutako Felix Errandonea XLI. Memoriala, junior mailako txirrindulariei zuzendutako lasterketa. 78 kilometro osatu beharko dituzte eta Gure Txokoak boluntarioen laguntza behar du, bai bidegurutzeetan egoteko, baita motoetan joateko ere. Animatzen denak, guretxokoaelkartea@gmail.com helbidera edo 626 309438 telefono zenbakira mezu bat idatzi dezake. Egunean bertan 16:15 aldera Iamotenean egon beharko dira boluntarioak.