Argik ez du bere etxetik itsasoa ikusten, baina ezagutu eta maite egiten du. Haundia delako, ederra delako, opari asko ematen digulako. Bainan itsasoa arriskuan dago. Eta badakizue zergatik? Ilargiak daki. Argik, neskatila ausarta zenez, Osaba Joxek emandako karakolaren bidez, itsasondoraino bidai luze bat eginen du zer gertatzen den jakiteko. Hor lagun pila bat aurkituko du: Pulpez olagarroa, sardinak, joanetagaldetu, eta bihotz zabalekoa denez, itsasoko lagunek zuen arazo haundia, konpontzen lagunduko die.
Hori da, txotxongilo mota ezberdin, diapositibak eta argi beltzaren bidez, TXOTXONGILLO Taldeak kontatzen digun, musika eta kantaz josita dagoen istorioa.